Maiatzak 9 Garaipenaren EGUNA SSEBren – URSS Alemania nazia garaitu zuen

COMPARTIR...

Garaipenaren Eguna

Lagun eta kide maiteok!!!

Maiatzaren 9 egun esanguratsua gainean dugu Alemaniako nazien kontrako Sobietar Batasunaren “Garaipen Eguna”.

 Ohitura zintzoaren ildoan jarraitzeko, VESTA elkarteak omenaldi publikoa antolatu du Euskal Herriko Donbass batzordearen laguntzarekin, Donostiako Bulebarrean, maiatzaren 9an, 19:00etan.

 Internazionalista eta abertzale batasun keinu bat da, Euskal Herriko usadio kementsuenarekin gauzatzen dena.

 Ekitaldiak esangura eman nahi dio Europako historiaren oroimenean, egun gure aiton-amonen belaunaldiak bukatzear direnean.

 Hain zuzen ere, historia ezaba dadila galaraztea nahi da, botere faktuek beste gatazka edo guda batekin hamarkadatan zehar egin duten gisan, Espainiako Guda Zibilarekin, hainbeste odol euskaldun isurarazi baitzuen.

 Munduan gertatzen ari diren gertakariek nabarmen erakusten dute badela asmo mespretxagarria Sobietar Batasunak Bigarren Mundu Gerran izan zuen adorearen oroimena ezabatzeko eta inposatzeko historiaren ikuspegi desitxuratua, zentzu inperialista nabarmengarrian.

 SSEBren (URSS) kolapsoaren ondoren, luzea da agresioen zerrenda, eta inperialismoaren ankerkeria mailaren isla da. Donbass eta arabiar Siria Errepublikaren erresistentzia heroikoa beren herrien politika eta kultura soberanoari uko egiten ez dioten balore handiko lekukoa da.

 VESTA Euskal Herrian finkatutako emakumezko errusiarren ekimenaren eraginez sortu zen, eta, emakume eta amak garen aldetik, gure seme-alabei transmititu nahi diegu arbasoen kemenaren oroimen historikoa. Horregatik, aurtengo Garaipenaren Egunaren egunean “Regimiento Inmortal” ekintza errepikatu nahi dugu, Donostian, Errusian duelarik oinarri 2005 urteaz geroztik.

 Gurekin elkartzeko deia egiten dizuegu, faszismoaren kontra Bigarren Mundu Gerran borroka egin duten arbasoen, familiartekoen edo ezagunen argazki bat eramanez, izan Gudaroste Gorria, abertzale partisanoak, eta, Hitlerri erresistentzia egiteko unitateak eta Europako bere aliatuak; eta bereziki Euskal Herritik.

 VESTAK ez du utzi nahi sistema inperialistaren informazio zurrunbiloak gure seme-alabak xehatuta buka dezaten eta neurrigabeko kontsumitzaile bihur daitezen, iraganeko sustrairik eta etorkizun duinik izango ez dutenak.

COMPARTIR...
Marcar el Enlace permanente.

Una Respuesta a Maiatzak 9 Garaipenaren EGUNA SSEBren – URSS Alemania nazia garaitu zuen

  1. Emely dice:

    Esta genial el aporte. Un cordial saludo.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.